XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehendabiziko forma, ene irudiko, politago da obraren titulagarri, baina bigarrena gardenago, hots, klaruago, zeren Markesaren alaba bi modutara interpreta baititeke: la hija del marqués edo la hija de la marquesa.

Neure zalantzatatik ustekabeko aurkikunde batek atera ninduen.

Alegia, bigarren iraztaldia hasterakoan Eskuartean daukazun hau hirugarrena da, 1980-gn. urtean euskara batuan jarria. Egia esan, izena aldatzeko erabakia hirugarren iraztaldi hontan hartu nuen eta ez bigarrenean. 1973 gn. urtean, Bernat Estornes Lasa-ren Enciclopedia del País Vascon irakurririk, jabetu nintzen badela Markesaren alaba deritzan beste antzegintza bat, hots, neureak Eganen eraman zuen titulu berberarekin, hiru ekitalditan eta bost kuadrotan egina.

Donostian estrenatu zen 1908 gn. urtean, hots, ni jaio baino urte mordoska lehenago.

Egilea txit ezaguna zaigu: Jose Olaizola, Ernani-ko semea, zenbait antzegintza eta musikalan ugari egindakoa.

Ondikotz, ez dut eskuetaratu ahal izan eta gustatuko litzaidake ezagutzea, elkarren berri jakin gabe eraman ditugun bideak alderatu ahal izateko.

Neure ez jakinean titulu berbera ezarri nion; baina, hau ez da bidezkoa eta egokia eta orduan erabaki nuen bigarren argitalpenean Markes baten alaba izenaz ateratzea.

Buka dezagun esanaz argitalpen honek lehendabizikoa zeharo desbaliatzen duela eta, horretxegatik, ez daitekeela gehiago ez argitara, ez errepresenta, era zaharrean.

Eganeko argitalpena hil da betiko, era berriari sortze ematearekin.

Lur eman diezaiogun, beraz, landare zaharrari eta ongi etorria harengandikako aldaska gazteari.

Hitzaurre hau bukatzerakoan, bestalde, ezin ahaztu neure esker ona agertzea Mutriku-ko Ziriako Andonegi ene adiskide onari (Z.A. ondorengo hiztegian), beronek sartu baininduen Mutriku-ko arrantzale giroan, eta behar nituen dato guztiak oparo eskuratu.